XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Etxe oni Belen izenez deitzen zitzaion.

Gaur, tamalez, eroria arkitzen da.

Beraz, bazuen gizon onek eskuak bete lan, iru eratako lantegi oiek eramaten.

Bertsotarako deia zuenean, askotan beste norbaitek joan bear izaten omen zuen bere ordez.

Ala ere, bertso jaialdi askotan parte artu izan bear zuen.

Adibidez, Azpeitiko Premio entzutetsu artan, edo Oiartzungo jaialdi berezi batzuetan, eta festa giroa zan erri askotan.

Askotan irakurri ditugu Ameriketatik eskutitz batean Pedro Marik bere osaba oni bialitako bertso olerki usaidunak, eta garbi azaltzen da emen bien arteko eten ezin zitekean maitasun-lokarria.

Ala ere, tamalez, ez det uste bere bertso asko idatzirik gelditzen danik.

Bañan osaba-illoben artean badute oroigarri gozorik utzirik beren ondorengo euskaldunentzat.

Joxe Bernardoren bertsoak aitortzen digutenez, Pello Errota, Udarregi eta Txirrita izango ziran berekin geienbat parte artu zutenak.

Oietaz aparte, bazuen Zizurkillen bertan berari oso gogoko zitzaion gizon on bezin bertsolari iaio bat, izenez Juan Joxe, Ugarte baserrikoa.

Bañan onek lagunartetik kanpo ez omen zuen kantatzerik nai izaten, jendearen aurrean moztuta gelditzen zalako-edo.

Joxe Bernardoren ateraldi eta bertsoren bat edo beste, zuen gogozko izan ditezkelakoan, emen dijoazkizute.

Garai aietan bi morroi izaten omen ziran Errekalden.

Oietako bat Errenteriko semea, nere aitona ain zuzen; eta au gaixotasun larri batean erori.